1. Adimen artifizialaren historia laburra
Extracto
Adimen artifizialaren historia nahiko berria da, konputazioarena bezala, baina adimen artifizialaren ideia bera askoz zaharragoa da, gizakiaren imajinario kulturalean aspaldidanik agertzen baita "pentsatzen duten makinen" ideia.
Contenido
Adimen artifizialaren sorrera
Adimen artifizialaren historia nahiko berria da, konputazioarena bezala, baina adimen artifizialaren ideia bera askoz zaharragoa da, gizakiaren imajinario kulturalean aspaldidanik agertzen baita "pentsatzen duten makinen" ideia.
Mito zaharretatik konputazioaren hastapenera
Antzinako greziar mitoetan Hefestok roboten antzekoak sortu zituen. Pigmalionek egindako estatua bizirik jarri zen. XVI. mendean, Pragan, buztinezko Golem bat sortu omen zuten, pentsatu eta hitz egiten zuena. Ideia hauek erakusten dute gizakiak beti izan duela adimendun makinen fantasia. XX. mendean, ordea, amets hori errealitate bihurtzen hasi zen, konputagailuen sorrerarekin.
Adimen artifizialaren mugarriak eta bilakaera
Oinarriak (1940-1950)
1943
Lehen sare neuronala
Warren McCulloch eta Walter Pitts-ek nerbio-sistema sintetikoen lehen eredu matematikoa sortu zuten, giza burmuineko neuronen funtzionamenduan oinarrituta.
1950
Turing-en Testa
Alan Turing matematikariak "Computing Machinery and Intelligence" artikulua argitaratu zuen, bertan "Turing testa" proposatuz: makina bat pentsatzeko gai den zehazteko modu bat.
AA-ren jaiotza (1950-1960)
1956
Adimen artifizialaren jaiotza ofiziala
Dartmouth College-ko konferentzian, John McCarthy matematikariak "adimen artifiziala" terminoa sortu zuen. Konferentzia hura adimen artifizialaren eremuaren sorrera ofizialtzat hartzen da.
1958
Perzeptroia
Frank Rosenblatt-ek perzeptroia sortu zuen, funtzio sinpleak ikasteko gai zen lehen sare neuronal praktikoa.
1959
Makina jokalariak
Arthur Samuel-ek dama partida jokatzeko gai zen programa bat sortu zuen, bere buruaren aurka jokatuz hobetzen zuena. Hau da ikasketa automatikoaren lehen erakustaldia.
Hedapen garaia (1960-1970)
1965
Lehen txatbota
Joseph Weizenbaum-ek ELIZA sortu zuen, pertsona batekin testu bidez hitz egiteko gai zen lehen programa eta psikoterapeuta moduan funtzionatzen zuen.
1969
Perzeptroiaren mugak
Marvin Minsky eta Seymour Papert-ek perzeptroiaren mugak aztertu zituzten, funtzio ez-linealak ezin zituela ikasi erakutsiz, adimen artifizialaren garapenean hoztasuna ekarri zuena.
Lehen AA negua (1970-1980)
1970
Finantziazioa murriztu
Adimen artifizialak oso emaitza mugatuak lortzen zituen eta finantziazioa nabarmen murriztu zen. Agindu handiko proiektuak bertan behera geratu ziren.
AA udaberria (1980-1990)
1982
Aditu sistemak
Aditu-sistemen boom-a: erregela eta jakintza medikoak, legalak edota ingeniaritzakoak konputagailuetan sartuz, diagnostikoak edo aholkuak emateko gai ziren programak.
1986
Backpropagation
Geoffrey Hinton-ek backpropagation algoritmoaren bertsio praktikoa garatu zuen du, sare neuronal sakonak entrenatzeko funtsezkoa izan zen.
Bigarren AA negua (1990ak)
1990
Mugen kontzientzia
Aditu-sistemek beren mugak erakutsi zituzten, eta beste behin, adimen artifizialaren finantziazioa eta interesa murriztu zen.
1997
Deep Blue
IBM-ren Deep Blue ordenagailuak Garry Kasparov xake txapelduna garaitu zuen. Lehen aldiz, makinak gizaki aditu bat garaitu zuen joko konplexu batean.
Berpizkundea (2000-2010)
2005
Big Data
Internet-en hedapenarekin, datu-kantitate izugarriak eskuragarri jarri ziren, konputagailuak gero eta azkarragoak izanik. Honek aukera berriak zabaldu zituen.
2010
ImageNet txapelketa
Irudi-ezagutzeko lehiaketa garrantzitsu honetan, sare konboluzionalak nabarmentzen hasi ziren, irudiak ezagutzeko gaitasun aparta erakutsiz.
Deep Learning iraultza (2010-2020)
2012
AlexNet
Alex Krizhevsky-ren taldeak AlexNet sare konboluzionala aurkeztu zuen, ImageNet lehiaketa irabaziz. Ikasketa Sakonaren iraultzaren hasiera da.
2014
GANs
Ian Goodfellow-ek Sare Antagoniko Sortzaileak (GANs) aurkeztu zituen, irudi errealisten sorkuntzarako erabiliak.
2016
AlphaGo
Google DeepMind-en AlphaGo programak Lee Sedol Go-ko munduko txapelduna garaitu zuen, joko konplexu batean makinak gizakia gainditu zuela erakutsiz.
2017
Transformer arkitektura
Google-ek Transformer arkitektura aurkeztu zuen, aurrerago hizkuntza eredu aurreratuetan funtsezkoa izango zena.
Eredu sortzaileen iraultza (2020-...)
2020
GPT-3
OpenAI-k GPT-3 aurkeztu zuen, ordura arteko hizkuntza eredu handiena, 175 mila milioi parametrorekin, testu sorkuntzan ahalmen harrigarria erakutsiz.
2021
DALL-E
OpenAI-k DALL-E aurkeztu zuen, testutik irudiak sortzeko gai zen sistema, irudi sorkuntzaren iraultza hasiz.
2022
ChatGPT
OpenAI-k ChatGPT aurkeztu zuen, GPT-3.5 LLM batean oinarrituta, elkarrizketa naturalak izateko gai zen. Erabiltzaile kopuru ikaragarria (100 milioi) lortu zuen lehen 2 hilabeteetan.
2023
Eredu multimodalak
Eredu multimodalak hedatzen hasi ziren: GPT-4, Claude, Gemini... Irudi, testu eta bestelako informazioak ulertzeko gai ziren.
2024
AA irekiaren hedapena
Kode irekiko eredu boteretsuak zabaldu ziren (Llama,...), erabilera lokalerako ereduak gero eta hobeak izanik eta aukerak demokratizatuz.
2024
Latxa LLM euskalduna
EHUko Hitz zentroak Latxa aurkeztu zuen, Llama eredu irekian oinarritutako lehen euskarazko hizkuntza eredu handia, euskararen prozesamendurako bereziki egokitua.
AA neguak eta udaberriak: zer izan dira?
AA Neguak
AA Negu deritzo adimen artifizialean interes eta finantziazioa murrizten den aldiei. Bi negu nagusi izan dira:
- Lehen AA negua (1970ak): Adimen artifizialaren mugak uste baino handiagoak zirela ikusi zen
- Bigarren AA negua (1990ak): Aditu-sistemek ez zuten espero zen arrakasta lortu
AA Udaberriak
AA Udaberri deritzo interesa eta garapena berreskuratzen den garaiei:
- Lehen udaberria (1980ak): Aditu-sistemen loraldialdia
- Bigarren udaberria (2000ak): Datuen iraultzarekin batera
- Hirugarren udaberria (2012tik): Ikasketa sakonarekin hasiz, LLM eta sorkuntza ereduekin jarraituz
Zergatik izan dira zikloak?
AA neguak eta udaberriak onarpen-zikloarekin zerikusia dute:
- Gehiegizko promesak: Hasierako gogo eta agindu handiak
- Desilusioa: Emaitzak ez dira promesen mailara iristen
- Hobekuntza graduala: Teknologia hobetzen da, baina apalago
- Arrakasta reala: Zenbait urteren buruan, teknologia benetan erabilgarria bihurtzen da
Gaur egun, askoren ustez, adimen artifizialaren hirugarren udaberrian gaude, eta oraingoan, emaitzak inoiz baino ikusgarriagoak dira.
Ulermen galdetegia
Ziurtatu zure ezagutza!
1. Noiz "jaio" zen ofizialki adimen artifiziala?
A) 1943an, lehen sare neuronalarekin
B) 1956an, Dartmouth-eko konferentzian
C) 1997an, Deep Blue-ek Kasparov garaitu zuenean
2. Zer izan ziren AA Neguak?
A) Ordenagailu bidezko artearen mugimendu bat
B) Adimen artifizialaren interes eta finantziazioa murriztu ziren aldiak
C) Ordenagailuak neguan hobeto funtzionatzeko programak
3. Noiz hasi zen Ikasketa Sakonaren (Deep Learning) iraultza?
A) 1986an, backpropagation algoritmoaren sorrerarekin
B) 2012an, AlexNet-ek ImageNet lehiaketa irabazi zuenean
C) 2022an, ChatGPT argitaratu zenean
4. 2017an zein aurrerapen garrantzitsu gertatu zen, LLMen garapenerako funtsezkoa izango zena?
A) GPT-1en sorrera
B) Transformer arkitekturaren aurkezpena
C) GANen sorrera
5. 1950ean, Alan Turing matematikariak zer ekarpen garrantzitsu egin zuen adimen artifizialaren arloan?
A) Turing testa proposatu zuen, makinak pentsatzeko gai diren erabakitzeko
B) Lehen sare neuronala sortu zuen
C) Adimen artifiziala terminoa asmatu zuen
6. Nork garatu zuen Latxa, euskarazko lehen hizkuntza eredu handia?
A) EHUko Hitz zentroak
B) OpenAI konpainiak
C) Google DeepMind-ek